NUUK CargoPro-k AENORen ‘Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren’ lehen ziurtagiria jaso du, EUROCYBCAR testa gainditu ondoren. Test horrek ibilgailu baten zibersegurtasun-maila neurtzen eta ebaluatzen du, UNECE/R155 araudiaren eskakizunen arabera eta ESTP metodologia aplikatuta.
Gaur goizean, NUUK Mobility Solutions NMS-k AICren Boroa-Amorebietako bulegoetan jaso du AENORen Ibilgailuen Zibersegurtasunaren gaineko lehen zihurtagiria. Ziurtagiri hori zibersegurtasunaren ebaluazioa gainditzen duen ibilgailu bati ematen zaio, UNECE/R155 baldintzen arabera eta ESTP –EUROCYBCAR Standard Protocol- metodologia aplikatuta.
Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak eta AENOReko Marketin eta Negozio Garapeneko Zuzendari Javier Mejíak eman dute.
Boroa-Amorebietako (Bizkaia) AIC-k babestu du gaur goizean ziurtagiri honen entrega Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Kontseilariaren aurrean eta industria eta zibersegurtasuneko sektorearekin erlazionatutako instituzio eta entitateetako beste gonbidatu eta ordezkarien artean.
NUUKen Cargopro motor elektrikoa, joan den abenduan, zibersegurtasunaren ebaluazio zorrotza gainditzen zuen munduko lehen ibilgailua izan zen. Ebaluazio hori nahitaezkoa zen datorren uztailetik aurrera EBn homologatzen diren kotxe, furgoneta, kamioi, autobus, autokarabana eta atoientzat. EUROCYBCAR enpresak zibersegurtasun-testa egin zuen Gasteizko bere laborategian, ESTP metodologia aplikatuta eta UNECE/R155 araudiaren eskakizunen arabera. Araudi horrek zibersegurtasuneko 70 mehatxu espezifiko ebaluatzen ditu, eta AENORek orain ziurtatzen du.
AENORen Zibersegurtasun ziurtagiria Ibilgailuetan lortzen duten modeloek erakusten dute bitarteko eraginkorrak ezartzen dituztela ontzian doazen pertsonen pribatutasunaren eta bizitzaren aurkako zibererasoa eta ibilgailuaren sistemen osotasuna minimizatzeko.
Aurtengo uztailetik aurrera, Europan homologatzen diren ibilgailu guztiek -kotxeak, furgonetak, autobusak, kamioiak, autokarabanak eta atoiak- zibersegurtasun arautegi zorrotza bete beharko dute (UNECE/R155 eta, 2024ko uztailetik aurrera salmentan jartzen diren ibilgailu guztiak. Arautegi honen helburua fabrikatzaileek ibiligailuek zein zibersegurtasun arriskuei aurre egin behar dieten aztertu eta arintzea da.
Beraz, asmoa da EBn homologatutako ibilgailuek UNECE/R155ean adierazitako 70 zibersegurtasun-mehatxu arteko ebaluazio teknikoa osatu behar izatea, eta, hala, balizko zibererasoetatik ibilgailuaren sistema informatikoen osotasunari, gidariaren edo bidaiarien segurtasun fisikoari edo ibilgailu horietan bidaiatzen duten pertsonen pribatutasuna defendatzea.
AENORen Zibersegurtasun ziurtagiria Ibilgailuetan lortzen duten modeloek erakusten dute bitarteko eraginkorrak ezartzen dituztela ontzian doazen pertsonen pribatutasunaren eta bizitzaren aurkako zibererasoa eta ibilgailuaren sistemen osotasuna minimizatzeko.
Arautegi honi aurre eginez, NUUK Mobility Solutions, pasa den abenduan, EUROCYBCAR zibersegurtasun testa gainditu duen modelo bat salmentan jarri duen mundu osoko lehen automozio empresa bihurtu zen orain AENOR-ek ziurtatzen duena: Cargopro moto elektrikoa, hurbileko banaketa eta logistika arloari zuzendua. Borondatzen egindako ziurtagiri honekin NMS europar arautegiara aurreratu da, izan ere, oraindik, motoak ez daude derrigortuak ebaluazioa hau gainditzea.
EUROCYBCAR erakundearen zibersegurtasun-testa gainditu ondoren (ESTP metodologia bera aplikatzen da, eta UNECE/R155 araudiarekin bat dator), AENORek EUROCYBCAR erakundeak emandako emaitzen txosten teknikoa berrikusten du, bai eta antolakundearen alderdi teknikoak eta antolakuntzakoak ere, eta Ibilgailuen Zibersegurtasunaren ziurtagiria ematen du, hiru urteko balioarekin.
Ziurtagiri hori eman zaie gaur NMS-ko arduradunei AICeko instalazioetan, Boroa-Zornotzan -Bizkaia-. Emanaldian, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, adierazi zuen “gure ekonomiaren lehiakortasuna mundu mailan ematen ari diren hiru trantsizio handietatik igarotzen ari dela. Trantsizio sozio-sanitarioaz, energetiko-klimatikoaz eta trantsizio teknologiko-digitalaz ari gara. Azken hori ezin da ulertu zibersegurtasunik gabe, eremu horretan Euskadik apustu sendoa egin baitu. Ahalegin horren guztiaren erakusgarri da, zalantzarik gabe, NUUK, EUROCYBCARr testari esker ziurtatutako lehen enpresa den aldetik”.
Garrantzia NUUKrentzat
“Harrotasun eta harridura sentsazio arraro bat da –azaltzen zuen Ixone Busturiak, Zibersegurtasun Ziurtagiriaren emate ekitaldian sinaduraren zuzendari laguntzaile izandakoak-, gauden mundu globalean, bide hau marka handiek egin behar zutela uste baikenuen, bere garrantziagatik, ziurtagiri hau lortu duen lehen marka mundiala izan baitzen, EUROCYBCAR eta AENOR bezalako eragileen inplikazioarekin, prozesu honetan bidelagun izan ditugunak”.
Haren iritziz, “NMSn uste dugu orain arte heldu den automobilgintza bezalako sektore bat etengabe ari dela birziklatzen eta aldatzen erabilera-modu berriak, ibilgailu-tipologia berriak, teknologia berriak eta konexio-maila gero eta handiagoak sartzearekin; beraz, sektore hori arautzen duten araudiak sartzen diren sektore berrietara egokitu beharko dira, hau da, arau-prozesuaren hasierara baino ez”.
Azucena Hernández, EUROCYBCAR enpresako CEOarentzat, “AENORen Ibilgailuen Zibersegurtasun Ziurtagiria NUUK erakundeari ematea urrats handia da mugikortasunerako eta zibersegurtasunerako berrikuntzan Europako erreferente bihurtzeko”. Eta gaineratu zuen une horretatik aurrera etorkizun oparoa izango duela, eta beharrezkoa izango dela erakunde guztien laguntza, tokikoak, eskualdekoak edo nazionalak, lidergo-posizio horri eusteko eta automozioaren industriako zibersegurtasuna mundua modu ziberseguruago batean mugitzea ahalbidetuko duen motorra izateko.
Hernandezek automobilgintzaren munduarentzako itxaropen-mezu batekin amaitu zuen hitzaldia, eta animatu zuen NUUK, AENOR eta EUROCYBCAR enpresek indarrak batu dituzten bezala, mugikortasunaren ekosistema osatzen duten guztiek ere egin dezatela, fabrikatzaileengandik hasi eta erabiltzaileengandik amaitu, mugikortasun-sistemen erabilera ziberseguruaren beharraren kontzientzia globala sortzeko. Eta beti gogoratu behar dugu ibilgailuak gurpildun ordenagailuak direla eta guztion datuak eta pribatutasuna daudela jokoan, baina, batez ere, ibilgailuetan bidaiatzen dutenen bizitza.“
“Digitalizazioaren funtsezko osagaia garapen berrien gaineko konfiantza da; nahitaezkoa beharrezko abiadurarekin hedatu daitezen. AENOR zibersegurtasunaren arloko aurrerapenetan konfidantza sortezn ari da eta, adibidez, Espainia eta Latinoamerkan ISO/IEC 27001 Informazioaren Segurtasuneko arautegiaren arabera ziurtagiri-emaile garrantzitsuena da. EUROCYBCAR Zibersegurtasun testa gainditu duten NUUK-en ibilgailuen erabiltzaileek, AENOR-en “Ibilgailuen Zibersegurtasuna” ziurtagiriaren laguntzarekin, haien moto elektrikoaren babesaren konfidantza izan dezakete zibererasoen aurrean; ibilgailu hau erosten duten persona guztiek geroz eta gehiago estimatuko duten balioa” esan du Javier Mejias, AENOR-eko Marketing eta Negozio garapeneko zuzendaria.